II. Haurraren eguna

Atsobakar zahar etxeko Patxintxien agurra

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 26a, 11:15

Azken lau urteetan Ttakun kultur elkarteak "Gure Patxintxi" sariak banatu ditu haurren txupinaren ostean. Ekimenak 65 urtetik gorako herritar maitagarri eta goxoak omentzea du helburu. Aurten ezin izan da hautagaien prozedura aurrera eman. Hala ere, COVID-19arengatik bizi izan duten guztiarengatik, Atsobakar zahar etxeko egoilarrek dute aurten agurra egiteko ohorea.