Honako eduki hauek jasoko dituzte sail horietan aritu nahi duten pertsonek: behin betiko izena emateko formularioa, kuotak, kirol bakoitzaren inguruko xehetasunak... Aurrez izena emateko epea bukatu bada ere –ekainaren 21a izan zen azkeneko eguna, igandea–, norbaitek Ostadarren kirola egin nahi badu 2020-2021 denboraldian, 943 36 04 33 telefonora hots egin dezake edo mezu bat bidali ostadar@ostadarskt.eus helbide elektronikora.