Dravet sindromearen alde, udala morez

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ekainaren 24a

Ekainaren 23a, atzo, Dravet sindromearen eguna izan zen. Lasarte-Oriako Udalak bat egin zuen eguna ospatzeko antolatutako ekimenekin

Atzo gaualdean, Lasarte-Oriako Udala argi morez jantzi zen Dravet sindromea duten pertsonak gogoan.

Ekimenaren bidez, gaixotasun arraro horri ahalik eta ikusgarritasun handiena eman nahi diote, gizartea ohartarazi eta kontzientziatzeko, batetik, sindromea dutenen erronkez nahiz zailtasunez, eta bestetik, ikerketak inbertitzeko beharraz.