Lasarte-Oria BTT probak 32 plaza jarriko ditu eskuragarri uztailaren 1ean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 24a, 12:00

Apirilean jokatzekoa zen proba, urriaren 4ra atzeratu zuten antolatzaileek. Izena ematean egon diren bajak direla eta, 32 plaza libre geratu dira

Lasarte Oria BMW Lurauto BTTak izena emate kupoa osatzeko 32 plaza jarriko ditu eskuragarri uztailaren 1ean bere webgunean. Izen-emateak uztailaren 13an edo plazak agortzen direnean itxiko dira.

Urriaren 4an, igandearekin jokatuko da lasterketa. Iraileko lehen astean maillota eta dortsal-txiparen banaketaren berri emango dute.