Sute txiki bat piztu da Pintore kaleko 5. zenbakiko 3. solairuan gaur eguerdian: komunean zegoen kandela batek eragin du. Suhiltzaileei deitu diete bizilagunek, baina eurak etorri baino lehen lortu dute sute hori itzaltzea. Dena den, ke dezente sortu duenez, makina bat jarri dute kea eraikin osotik atera ahal izateko. Ez da inor zauritu.