Herritarrek ezingo dituzte aurtengo gauza txarrak -dezente izaten ari dira- San Joan sutara bota. Beste hainbat udalerritan bezala, Lasarte-Oriako biztanleak ez dira garren inguruan bilduko gaur iluntzean, ez behintzat ekitaldi ofizialekoan, udalak ez duelako antolatuko, COVID-19ak eragindako egoera tarteko. Udalak ohartarazi du ez duela baimenik emango kale eta auzoetan suak antolatu eta pizteko.
2019 eka 23 Kultura