Datu ofizialen arabera, pandemia hasi zenetik 20.672 pertsona kutsatu ditu COVID-19ak EAEko hiru lurraldeetan. Horietatik 13.581 negatibizatuak izan dira, eta ospitaleko alta jaso dute 4.285ek. Pertsona bat gehiago hil da koronabirusagatik azken 24 orduetan; EAEn 1.604 zendu dira honezkero gaitz horrek jota. ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan ospitaleratuta daude hamar paziente. R0 edo birusaren birsortze tasa 0,99koa izan da ekainaren 21ean. Horrek esan nahi du koronabirusa daukan pertsona bakoitzak beste bat baino gutxiago kutsa dezakeela batez beste.
Herriz herriko datuei begiratuta, Osasun Sailak eskaintzen ditu ekainaren 15era arte metatutakoak, astelehena. Horien arabera, Lasarte-Oriako 53 pertsonari eragin die COVID-19ak orain arte. Horietatik hiru hil egin dira.