Ostiralean gure herriko parkeak haurrez bete ziren, berriro ere. Arintze egoeratik normaltasun berrira igaro eta Lasarte-Oriako Udalak parkeak ireki zituen.
Eusko Jaurlaritzaren dekretuak ezartzen duenaren arabera, edukiera mugatua izango dute. Hau da, haur-parkeko 4 metro karratu bakoitzeko pertsona bat egon daiteke. Horregatik, Udalak kartelak jarri ditu haur-parke bakoitzean, baimendutako gehieneko edukiera adieraziz.
Udalak erantzukizunez jokatzeko eskatu die erabiltzaileei. Distantziak mantentzea premiazkoa dela gogorarazi eta hori ezinezkoa bada, maskara erabili behar dela ere nabarmentzen du.