Scooter Club Euskadi elkarteak ezin izan zuen hogeigarren urteurrena ospatu COVID-19ak eragindako egoeragatik. Hitzordu garrantzitsu hori datorren urtera arte atzeratu badute ere, ez dute aurten esku hutsik gelditu nahi izan. Horregatik, normaltasun berriak ematen dituen aukerak baliatuta, eguneko rallya egiten ari dira gaur. Lasarte-Oria inguruko zenbait motorzale 10:30ean elkartu dira Buenetxea tabernan, eta eguerdian, vespa eta lambretten motorrak piztu eta martxan jarri dira.