Alkate Agustin Valdivia eta Gizarte Zerbitzu Saileko, zein Emakumeen Zentro Zibikoko ordezkariak izan dira kanpainaren aurkezpenean.
Valdiviak azaldu duenez, urtero data hauetan Lasarte-Oriako Udalak bat egiten du LGTBI eta sexualitate aniztasuna erakusteko ekimenak egiten ditu.
"Erakunde publikoek giza eskubideak sustatu behar dituzte eta dibertsitatea aberesten duen balioa dela erakutsi behar dute. Legalki asko aurreratu da, baina gizartean oraindik berdintaunerako bidea geraten da eta horrelako ekimenak egitea beharrezkoa da," gogoratu du alkateak.
Lourdes Acevedo Gizarte Zerbitzuetako buruak ezberdin izatea eskubidea dela nabarmendu eta VOX eta eskuineko alderdi politikoek gai honi buruz Espainiako Parlamentuan azaldu duten jarrera salatu du. "Horrelako jarrerak legez penalizatuak egon beharko lukete. Gogor egin behar zaie. Ezin dugu denboran atzera egin". Horregatik, herritarrei dei egin die horrelako adierazpen edo jarrerak gaitzetsi eta alderdi politiko horiei babesa ez emateko.
Ekimenak
Horrelako jarrerei aurre egin eta herritarrak hezteko asmoz, adin ezberdinei zuzendutako dibertsitate sexualaren aldeko kanpaina jarri du martxan. Ekimen ezberdinak eramango ditu aurrera Udalak.
LGTBI banderako koloreak duten poltsak banatuko dituzte gaurtik aurrera. Herritarrek truke sistemaren bidez eskuratu ahalko dituzte poltsak. Hau da, egunarekin zer ikusia duten marrazkiak, bideoak, argazkiak edo idatziak egin eta Emakumeen Zentrora eraman behar dituzte. Trukean poltsa jasoko dute. Amaieran collagea handi bat egingo da guztiekin. Emakumeen Zentroko arduradunek azaldu dutenez, lanak emateko hitzordua eskatu behar da.
Somoto zeharbidera ematen duten Mirentxuko eskaileretan ere LGTBI banderaren koloreak ikusgai izango dira. banderako sei koloreez gain, gaiarekin bat egingo duen esaldi bat ere irakurri ahalko da eskaileretan.
Ikasturtea hastearekin batera, gainera, Zenbat eta aniztasun gehiago gero eta dibertigarriago. Zelako merkatu anitza! marrazteko liburua banatuko da Lasarte-Oriako ikastetxeetan. 3 eta 10 urteko haurrei zuzendutako liburuak azoka batean aurkitu daitezkeen barazkiak eta fruituak oinarri hartzen ditu etxeko txikiei gizartean dagoen aniztasun ezberdinak erakusteko hala nola, aniztasun kulturala, familia mota aniztasuna, ogibideak edo identitate sexuala. "Dibertsitatea barazkiak eta fruituak bezala landu daitekeen balorea dela ulertzea nahi dugu," azaldu dute.
Liburuaren banaketa ikasturte amaiera honetan egin behar zutela ere jakitera eman dute, baina COVID-19a dela eta, banaketa irailera atzeratu behar izan dutela onartu dute. Liburu sorta baten lehenengoa dela ere azaldu dute.
Bestalde, martxoaren 14an egin behar zen Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiko saioa irailera atzeratu dela ere jakitera eman dute. Film laburren saioa Manuel Lekuona kultur etxean izango da zehazteke dagoen datan. Data hurbildu ahala, saiorako txartelak zituzten herritarrei argibideak emango zaizkie.