20.539 pertsona kutsatu ditu COVID-19ak EAEko hiru lurraldeetan. Azken hamar kasu positiboak ekainaren 17an atzeman dituzte, PCR bidez. Hamarretik zazpi, Bizkaian; Araban bi, eta bakarra Gipuzkoan. Test serologiko bidez beste 51 kasu baieztatu dituzte.
Koronabirusa pairatu duten pertsonen %65,7 negatibizatu dituzte, eta hamarretik bik ospitaleko alta jaso –gaixoen %20,7k–. 1.602 pertsona zendu dira COVID-19ak jota EAEn; azken 24 orduetan, bat gehiago. ZIU unitateetan dauden pazienteen kopuruak jaisten jarraitzen du; hamabi pertsona daude ospitaleratuta bertan, atzo baino bat gutxiago. R0 birsortze-tasa ere 1 baino gutxiago da: 0,90. Horrek esan nahi du birusa daukan pertsona batek, batez beste, beste pertsona bat baino gutxiago kutsatzen duela.
Herriak eta eskualdeak
Osasun Sailak egunero prestatzen duen txostenean, jasotzen ditu herriz herri eta eskualdekako datuak, baina ez egunero berrituak, ekainaren 15era artekoak baizik. Horien arabera, Lasarte-Orian 53 pertsonari eragin die koronabirusak pandemai hasi zenetik.
Beterri-Buruntza eskualdean 222 kasu atzeman dituzte orain arte. Herriz herri, hauek dira datuak:
- Hernanin, 61 kasu.
- Lasarte-Orian, 53.
- Andoainen, 46.
- Urnietan, 22.
- Astigarragan, 21.
- Usurbilen, 16.