COVID-19ak eragindako krisiak "oso beharrezko" egin dituen zazpi ardatz aldarrikatuko dituzte biharko mobilizazioetan: zerbitzu publikoak garatzea; zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa bermatzea; pobrezia eta bazterkeria sozialaren aurkako neurriak aplikatzea; 1.080 euroko gutxieneko errenta; 1.200 euroko soldata minimoa eta 35 orduko lanaldia; fiskalitate berria; eta pertsona guztien erregularizazioa. "Orain, inoiz baino indartsuago, erakundeak eta patronalak interpelatu behar ditugu".
Deitzaileek nabarmendu dutenez, "bizitzak erdigunean" kokatu behar dira. Aldarri hori "are ikusgarriago" bilakatu du koronabirusaren pandemiak. "Horri aurre egiteko, ezinbestekoa da eraldaketa soziala".