2020/06/20 10:00etan eta 11:00etan

Irteera

Gazte Kluba - Mendi irteera

Gazte Kluba - Mendi irteera
Elizatze plaza, Lasarte-Oria

Gazte Klubeko lagunek ikasturteari amaiera emateko Lasarte-Oriako inguruetako mendietan barrena txangoa egingo dute. Goiz pasa ederra egingo dute.

Mendi bueltaren irteera lekua Elizatze plaza izango da, San Pedro eliza ondoan eta adinaren arabera, irteera ordu ezberdinak izango dituzte:

  • 10:00etan, LH5 eta LH6 mailako gazteak.
  • 11:00etan, LH3 eta LH4 mailako gazteak.

Segurtasun eta osasun neurriak bermatzeko, gazte bakoitzak bere maskara, hamaiketakoa eta ur botila edo kantinplora eraman behar du.

Garrantzitsua da gaztetxoek euren parte-hartzea aurrez baieztatzea. Horretarako aisia@ttakun.eus helbide elektronikora edo 695 785 392 WhatsApp zenbakira mezu bat bidali behar dute euren izena eta ikasturtea zehaztuz.