ATLO danborrada elkarteak afaria egingo du San Pedro bezperan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ekainaren 17a

Aurtengo San Pedro jaiak betiko moduan ospatuko ez badira ere, ATLO danborradako kideek afaria egingo dute ekainaren 28an, igandearekin, Abend Kafe Antzokian. Danborradan parte hartzen duten kideak eta euren bikoteak joan ahalko dira afaltzera. Ekainaren 22a izango da apuntatzeko azken eguna, astelehena.

20:30ean elkartuko dira mahaien bueltan, eta afaltzen hasi. Menuak 30 euro balio ditu, eta hauek izango dira platerak:

  • Urdaiazpikoa pikillo piperrekin
  • Gula eta ganba entsalada
  • Onddoak labean eginda
  • Bakailaoa bere saltsan edo entrekota hornigaiekin, bi plater horietako bat aukeran
  • Postrea, kafea eta tragoxka