Koronabirusak kutsatutako 20.498 pertsonetatik 13.447 negatibizatuak izan dira ( %65,6), azken 24 ordutan 45. Ospitaleko alta jaso dutenak, berriz, azken orduetan sei izan dira, eta guztira 4.246k. Azken datu eguneraketaren arabera, bost pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz. EAEko hiru lurraldeetan, 1.601 guztira. ZIU unitatean hamahiru pertsona daude ospitaleratuta, atzo baino hiru gutxiago.