Ostadar SKTk ekainaren 21ean itxiko du datorren denboraldirako izen-ematea

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 17a, 11:16

Ostadar SKTko jokalariek eta 2020-2021 denboraldiak elkarteako talderen batean hasi nahi duten herritarrek ekainaren 21era arte bete dezakete aurreinskripzioa, astelehenez, klubaren web orrialdean.

Gaur egun bizi dugun egoera dela eta, aurten aurretiko izen-ematea Internet bidez egiten ari da Ostadar SKT. Horretarako, elkarteko ostadarskt.eus webgunean esteka bat egongo da, aurreinskripzioa iraun bitartean. Geroago, klubeko kirol atal bakoitza bere kirolariekin harremanetan jarriko da informazio zehatzagoa emateko.

Aurreinskripzioarekin zalantzarik edo arazorik duten herritarrek Geltoki kalea 25ean duen bulegora hurbildu daitezke, 17:00etatik 19:00etara.