ESKOLA KIROLA

Datorren ikasturterako izen-ematea, zabalik eta online

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 16a, 14:40

2020-2021 ikasturtea prestatzen ari dira Lasarte-Oriako Eskola Kirolaren antolatzaile Ttakun KE eta Landaberri zein Sasoeta Guraso Elkarteak. Aurreratu dute Internet bidez apuntatu behar dutela datorren urtean kirola eginez ongi pasa nahi duten herritarrek.

Horretarako, Guraso Elkarteak harremanetan jarri dira familiekin, zehaztapen guztiak azalduz eta izen-emateko link-a bidaliz. Era berean, antolatzaileek herritarrak animatzen dituzte Eskola Kirola egitasmoan parte hartzera: "Ederki pasako dugu!".