'GORABEHERAK' WEBSAILA

'GORABEHERAK' websaila, denboraldiko azkena: Francisco Franco

Ttap aldizkaria 2020ko eka. 16a, 12:46

Oraingoan, Francisco Franco sartuko da Ramonen igogailuan, eta gainera gorantza eramateko eskatuko du. Ramon ez dago oso ados horrekin, eta igogailua bera ere ez...

Lehen denboraldiko bost kapituluak zabaldu ondoren, eta taldeak hurrengoetarako ideiak biltzen dituen bitartean, atsedenaldia hartu eta udazkenean itzuliko da Gorabeherak websailaren bigarren denboraldiak.

Ttap aldizkari digitalak Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertoko Igogailuak enpresaren laguntzaz ekoitzitako webserie hau berritzailea da alderdi bat baino gehiagotan, eta TXINTXARRIn aukera ederra iruditu zaigu irakurleoi entretenimenduko edukia eskaintzeko, ohiko informazioaz gain. Ikusleon iritzia ezagutzeko inkesta labur hau ere prestatu dugu, websailaren inguruko galdera gutxi batzuekin.

Eduki mota hori zuen gustukoa delakoan, ekainaren 26an beste webserie bat ekarriko dizuegu astero. IXA webseriea ere Tabakalerako 2deo Laborategiaren laguntzaz sortutakoa da, eta gizartea eta teknologiaren arteko harremana aztertzen du misterio eta akzioko atal laburren bidez. Laster emango dizuegu haren inguruko informazio xeheagoa.