Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren datuen eguneraketa egin du eguerdian. Agerraldian eta txostenean adierazitako datuen arabera, ostegunean, 4.286 proba egin zituzten, 3.267 PCR eta 1.019 test azkar. PCR bidez zortzi kutsatu berri erregistratu zituzten, guztiak, Bizkaian. Test azkarren bidez, aldiz, 63 baieztapen egin zituzte. Probak hartutako immunitatea neurtzen du, alegia, pertsona batek sortutako antigorputzak, eta iraganeko infekzioa adieraz dezake.
Batera edo bestera, 20.320 kutsatu atzeman dituzte EAEn pandemia hasi zenetik. Koronabirusak eragindakoek lurraldekako banaketa honakoa da: 2.265, Gipuzkoan; 3.305, Araban; eta 7.835, Bizkaian. Haien egoerari dagokionean, 13.296 jada osatu dira eta 4.224 lagunek ospitaleko alta jaso dute. Hildakoak, berriz, 1.587 dira, atzo hildako hiru lagunak gehituta.
Ospitaleei dagokienean, azken 24 orduetan, zortzi lagunek jaso dute alta, edonola, PCR bidez atzemandako lau kutsatu ospitaleratuak izan dira. ZIUn ez da aldaketarik izan eta kopurua bezperako berbera da. 18 gaixo daude.