Mugen ixteak sortu duen eragina aztertzeko, galdetegia

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ekainaren 12a

Argazkia: Wikipedia

COVID-19aren krisiak sorturiko egoerak mugako biztanleriarengan gaur egun mugen itxierak dakartzan ondorioen azterketa egin nahi du Euroeskualdeak

Familia, giza, kultur, ekonomia harremanen etenaldiak hainbat kalte eragin dituela uste dute, eta testigantzak bildu nahi ditu, mugaz gaindiko errealitate desberdinak ezagutzeko.

Galdetegia bete nahi dutenek dagoeneko badute horretarako aukera, eta betetzeko epea ekainaren 14an, igande honetan amaituko da. Bildutako emaitzak ekaina bukaeran argitaratuko den txosten batean ezagutaraziko dituztela iragarri dute. Galdetegia betetzeko interesa dutenek, ondorengo estekan sartu daitezke:  https://www.encuestafacil.com/RespWeb/Cuestionarios.aspx?EID=2647505

Osatuko duten txosten honek mugazgaindiko problematikak ikustaraziko dizkigula eta mugazgaindiko egunerotasuna berreskuratzen lagunduko duela azaldu dute.