'Betirako' programa, hutsune sentimendua eta dolua arintzeko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 11a, 16:14

Inor Atzean Utzi Gabe funtsa sortu du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, COVID-19ak sortu edo areagotutako pobrezia eta baztertze egoeran dauden pertsonentzat. Horren baitako egitasmoetako bat Betirako programa: arreta psikologikoa doan eskaintzeko zerbitzu bat da, koronabirusagatik edo beste arrazoi batzuengatik hilabete hauetan zendu diren pertsonen gertukoentzat, "hutsune sentimendu hori arintzeko", itxialdiaren faserik hertsienean ezin izan baitituzte gertutik zaindu eta agurtu, ezta hiletarik egin ere.

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, 900 908 744 telefonora deitu dezakete edo www.betirako.org web orrialdea kontsultatu. Programako kideek jakinarazi dute eskaintzen dutela zerbitzu birtual bat, hildakoak omendu eta "duin" agurtzeko; senide eta lagunei zuzenduta dago.