Osasun Sailaren datuen arabera, EAEko hiru lurraldeetan 20.209 pertsona kutsatu dira COVID-19arekin orain arte. Hemeretzi positibo berri atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR bidez, eta beste 67 kasu egiaztatu test serologiko edo azkarrekin. 17.409 sendatu egin dira edo ospitaleko alta jaso dute, eta hil egin dira beste 1.580 –ekainaren 9ko datu ofizialen arabera, herenegun baino hiru gehiago–. Osatzen saiatzen ari diren pertsonetatik, hemezortzik jarraitzen dute ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan ospitaleratuta.