Hirugarren jardunaldia, iruditan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 10a, 14:49

Denboraldiko hirugarren jardunaldia jokatu dute gaur Hipodromoan, orain arte bezala, publikoari ateak itxita: hedabideak eta profesionalak besterik ez dira barrura sartu. Azken egunetako euriteak tarteko, pista oso biguna zegoen eta faktore horrek baldintzatu egin ditu gaurko bost lasterketak. Vaclav Janacek jockeyak gidatutako 'Billycock Hill' zaldiak irabazi du sari nagusia.

Bigarren eta hirugarren lasterketaren artean, Diario Vasco kazetan Lasarte-Oriako kronika idazten duen Txema Valles elkarrizketatu dute telebista aurkezleek, urteak baitaramatza Hipodromoko zaldi lasterketak kubritzen. Anekdotak, lana nola egiten duen, argazki artxiboa... Kontu ugari kontatu dizkie elkarrizketatzaileei Vallesek, hamar bat minutuz. Hirugarren lasterketarako pronostikoa egiteko ere eskatu diote, eta bere faboritoa, Lady Marengo, hirugarren geratu da. Ez da urruti ibili.

Barilone saria - 1.200 metro, bi urteko moxalak

  1. Force Cat
  2. Scalach
  3. Ha Chop

Suances saria - 1.300 metro, hiru urteko maidenak (lasterketa bat sekula irabazi ez duten zaldiak)

  1. Untitled
  2. Abundancia
  3. Chicago Dream

Persian Ruler saria - 1.400 metro

  1. Nyala
  2. Port Grimaud
  3. Lady Marengo

Chacal saria - 1.400 metro

  1. City Gent
  2. Battle of Waterloo
  3. Cañedo

AEPCC saria - 1.300 metro

  1. Billycock Hill
  2. Arab Poet
  3. Powerful Sole