"Animatu bileran parte hartzera: norbanako zein kolektibo guztiok elkarrekin gure eskubideak aldarrikatzeko ordua da!". Buruntzaldeako Eskubide Sozialen Kartak eskualde horretan bizi diren herritarrak gonbidatzen ditu biharko bilera irekian parte hartzera: Hernaniko Biteri Kultur Etxean elkartuko dira, 18:00etan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19rako –ostiralez– deitu dituen mobilizazio ekitaldiak prestatzeko.