Ekaineko bazkide zozketan parte hartzeko aukera dute Ttakun Kultur Elkarteko bazkideek. MimoZ koadernaketak eskuz egindako bi koaderno zozkatuko dituzte oraingoan, izena ematen duten elkarteko bazkideen artean.
10,5 zentimetro zabal eta 15 zentimetro luzeko koaderno txiki bat eta 14,5 zentimetro zabal eta 21 zentimetro luzeko koaderno handi bana eskuratzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Biak 40 orri zuri eta koloretako lau orriz osatuak, eta eskuz josiak.
Izen ematea ekainaren 20an amaituko da eta horretarako, bide ezberdinak jarri dituzte: harpidetza@ttakun.eus helbidera mezu bat idatzita edo 646 824 466 telefono zenbakira whatsappa idatzita.
Bazkide egiteko aukera
Oraindik Ttakun Kultur Elkarteko bazkide ez direnek, bazkide egin nahi badute, ondorengo estekan agertzen den inprimakia ( https://txintxarri.eus/bazkidetu/ ) beteta egin dezakete, edo ttakun@ttakun.eus helbidera mezu bat idatzita. Animatu eta parte hartu!