Eguzki areto-futbol elkartea, denboraldi berria prestatzen

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 10a, 09:00

Eguzki Areto-futbol elkarteak maila guztietako taldeen aurretiko izena ematea ireki du

Eguzki areto-futbol elkarteak 2012tik aurrera jaiotako herritarrak gonbidatu nahi ditu bere taldeetako kide izatera. Kirol eskolatik senior taldeetara, maila ezberdinetan taldeak izan nahi ditu elkarteak hurrengo denboraldian.

Izena eman edo informazioa eskuratzeko bi bide eskaini ditu areto-futbol elkarteak: 699 420 239 telefonos zenbakia eta egukiaretofutbola@outlook.com helbide elektronikoa.