Datorren ikasturterako izen-emate epea ireki du Kukukak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ekainaren 9a

Iazko apirilean antzerki topaketak egin zituen Kukukak, herrian barrena.

Kukuka antzerki eta dantza eskola 2020-2021 ikasturtea prestatzen ari da. Deia zabaldu du datorren urtean beraiekin ikasi nahi dutenei, izena emateko. Ekain amaierara arte mantenduko dute zabalik matrikulatzeko epea. Esteka honetan topatuko dute interesa dutenek informazio gehiago, eta bete beharreko formularioa ere bai.

Egoerara moldatuta, baina aurtengo hamabostaldia ospatzen jarraitzen du Kukukak: duela bi aste egindako desfile koloretsuarekin ireki zuten ekitaldia, eta, geroztik, euren Facebook orrialdean ari dira igotzen ikasleek prestatutako emanaldiak.

Erlazionatuak

Kukukaren desfile koloretsua

Txintxarri Aldizkaria 2020 mai 27 Kultura