Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolako 2020-2021 ikasturteko aurrematrikulazioa epea zabaldu du. Ekainaren 8an abiatu dute izen ematea, eta hilaren 19ra arte izango dute herritarrek horretarako aukera.
Izena emateko, Manuel Lekuona kultur etxera joan behar dute interesatuek, goizeko 09:00etatik 14:00tarako ordutegian. Hori bai, jakinarazi dute, aurrez aurreko aurrematrikulazioa egiteko ezinbestekoa dela hitzordua eskatzea. Horretarako, 943 37 61 81 telefono zenbakira deitu behar da.
Jakinarazi dute baita ere plaza baten eskabidea egiterakoan, dagokion kuotaren %10a ordaindu behar dela. Matrikulatu aurreko baldintza izango da, baina kasu bakoitzari dagokion matrikularen lehen ordainketatik deskontatuko da zenbateko hori gero. Aurrematrikulazioaren eskabidea egin eta gero, matrikula gauzatzen ez dutenek, ez dute ordaindutako berreskuratzeko eskubiderik izango.
Matrikula uztailaren 6tik 17ra
Behin aurrematrikulazioa eginda, matrikula egin beharko dute interesatuek. Horretarako bigarren epealdi bat irekiko da; uztailaren 6tik 17ra. Hori ere Manuel Lekuona kultur etxean izango da, 09:00etatik 14:00tara.
Musika diziplina bakoitzak prezio bat izango du, eta ezberdina izango da Lasarte-Orian erroldatuta edo erroldatu gabe dauden ikasleentzat. Hauek dira eskaintzak eta prezioak:
- Musika txokoa: erroldatuentzat 285,35 euro eta ez erroldatuentzat 343,30 euro.
- Musika hizkuntza: erroldatuentzat 285,35 euro eta ez erroldatuentzat 343,30 euro.
- Musika tresna: erroldatuentzat 285,35 euro eta ez erroldatuentzat 343,30 euro.
- Txistu eta akordeoia: erroldatuentzat 223,45 euro.
- Musika hizkuntza eta tresna: erroldatuentzat 528,65 eta ez erroldatuentzat 641,60 euro.
- Musika hizkuntza eta txistu edo akordeoia: erroldatuentzat 414.30 euro.
- Abesbatza: erroldatuentzat 47,80 euro eta ez erroldatuentzat.
- Kamara: erroldatuentzat 143,50 eta ez erroldatuentzat 172,30 euro.
- Musika tresna taldea: erroldatuentzat 94,15 euro eta ez erroldatuentzat 114,45 euro.
Azaldu dutenez, behin matrikulazioa epea amaituta, irailaren 1etik 15era plaza libreak dituzten musika hizkuntza eta instrumentuetan izen emateko aukera izango da, eskaera ordenaren arabera.
Hobariak
Gazte txartelarekin eta familia ugarien egiaztagiriarekin, besteak beste, hobariak aplikatuko zaizkie izena ematen dutenei.
Plazen baieztapena postaz egingo dela adieraz du udalak, eta dagozkion tasak bankuko helbideratzearen bidez ordaindu beharko dira, aukeran, ordainketa bakarrean edo ordainketa zatikatuan. Horrela, ordainketa bakarra aukeratzen dutenek, irailaren 25etik 30era bitartean egin beharko dutela argitu dute. Aldiz, ordainketa zatikatua egoteko matrikula egiterakoan matrikularen ordainketa hileroko hamar kuotatan zatikatu ahalko da (irailetik ekainera). Kuota horiek udalak hilabete bakoitzeko 25. egunetik 30. egunera bitarte kobratuko dira.