Garazi Fernandez Txapartegi naiz, eta gure etxean sartu zirenean galdetu ez zidaten arren, ondo dioten bezala 25 urte ditut. Jarraian zehaztutakoak nire izenean eta Fernandez Txapartegi familiaren izenean egindakoak dira.
Maiatzaren 14ean hiru udaltzain gure etxera etorri zirenean, behin baino gehiagotan galdetu arren ez zidaten eman gertatzen ari zenaren berri, eta inolako arrazoirik eman gabe balkoraino sartu ziren. Egoera honek ziurgabetasuna, babesgabetasuna eta ezintasuna eragin zizkidaten.
Nik ez nekien zergatik etorri ziren gure etxera baina agenteek aldiz, bai. Izan ere, deseskalada garaian denok bete behar ditugun arauetako bat ez zuten bete Lasarte-Oriako hiru udaltzainek kafe bat hartzen ari baitziren ZUTIK taberna bateko terrazan. Udaltzainek ondo dakite hau horrela gertatu zela eta ondoren jarraian zehaztutakoak ere bai:
1.- MASKARARIK GABE eta DISTANTZIA SOZIALA errespetatu gabe sartu ziren gure etxean.
2.- Beren presentziaren ZERGATIA AZALTZEKO eskatu nien arren erantzunik ez nuen jaso: tarte horretan makina bat pentsamendu txar izan nituen ez bainekien nire familiako norbaiti zerbait gertatu ote zitzaion.
3.- Tratua MEHATXUGARRIA eta TXULESKOA izan zen.
Guk ez dugu gezurrik esan. Gertakariak kontatzen ditugun bezala gertatu ziren.
Argi dago, jokabidea zuzena izan balitz ez genukeela inolako gutunik idatziko.
Era berean, begi bistakoa da zuen irudia garbitu nahian zaudetela jarduera erabat irregularra izan baitzen.