2011-2020. Bederatzi urteko ibilbidea. Espero baino lehenago bukatu dena. Trumoi Tabernak ez du pertsiana berriro igoko, Javier Mora jabeak ohar baten bidez jakinarazi duenez. "Ia hamar urte eta gero, agur esan behar diot COVID-19aren beste biktima bati: nire taberna, nire ametsa, nire musika, nire gertuko jendea...guztiok Trumoi irribarre batekin gogoratuko duzuela espero dut". Eskerrak eman dizkie urte hauetan Trumoiren alboan egon diren herritar eta elkarteei, eta 2011tik hona bizitako hainbat une gogoratu: kontzertuak zenbait gunetan, Inauteriak, sanpedroak...eta beste hainbat. "Besarkada bero bat" eman die tabernaren bezero guztiei. "Beste tokiren batean ikusiko gara, beste era batera, baina, beti...tabernako barraren atzean!".
Honako hau da sare sozialetan Trumoik zabaldu duen oharra: herritarrak elkartasun eta animo mezu ugari idazten ari dira gaur.