Lasarte-Oriako Udaleko Udako Txokoak bertan behera geratu dira, COVID-19aren hedapena saihesteko ezarri diren babes neurriak ongi bermatu ezin ditu-eta. "Adin-tarte horretako haurrekin birusaz kutsatzea ekiditeko ezarritako baldintzak ezin direla ziurtatu baloratu dugu".
Lasarte-Oriako Udalak nabarmendu duenez guztia prest zuen Udako Txokoak aurrera eramateko, "Udalak prest ditu bai haurrak matrikulatzeko baliabideak, bai Udako Txokoak gauzatzeko giza baliabideak eta egitarau egokituak".
Baina "gizarte erantzukizunaren hausnarketa sakon baten" ostean, hoberena jarduera bertan behera uztea dela erabaki du. "Erabaki horrekin haurren zein gainerako parte-hartzaile, antolatzaile eta inguruko edozein familiar edo lagunen ongizatea eta osasuna bermatu nahi izan dugu eta aldi berean koronabirusaren hedapena saihestu," adierazi du Udalak.