2020/06/06 11:00etan

Umeak

Gazte Kluba - Eskulan tailerra

Gazte Kluba - Eskulan tailerra
Jitsi bidez, Lasarte-Oria

LH3 eta LH6 urte arteko Gazte Klubeko lagunek eskulan tailerreko hitzordu berria dute. Oraingoan, plastikozko edalontzi eta koloretako artileekin egingo dute lan. Horrez gain, guraizeak eta kola ere beharko dituzte.

Tailerra jitsi bidez eskainiko da: https://meet.jit.si/GazteKlubaEskulanak

Izena ematea ez da derrigorrezkoa, baina parte hartu nahi dutenek aisia@ttakun.eus helbide elektronikora edo 695 785 392 WhatsApp zenbakira mezu bat bidaltzea eskertzen dute Gazte Klubeko arduradunek.