ASTEAZKENEROKO AZOKA

Euria eta erosleak, barra-barra

Iñigo Gonzalez Sarobe 2020ko eka. 3a, 14:36

Eguraldia euritsua eta goibela izan bada ere, makina bat herritar gerturatu dira asteazkeneroko azokara. Azken asteetako irudiek ez zeukaten zerikusirik gaurkoekin: postu gehiago, erosle gehiago, Loidibarren pilotalekutik Andatza eta Aralar plazetara... "Zerbitzua hobeto kontrolatzeko helburuz" hartu du azoka tokiz aldatzeko erabakia Lasarte-Oriako Udalak.

Gaurtik hasita eta hurrengo asteetan gutxienez, asteazkeneroko azoka Andatza eta Aralar plazetan egitea erabaki du udalak. Bertan produktuak erosi nahi dituzten herritarrek, beraz, bertara joan beharko dute, 09:00etatik 13:00era. Ahal dela, segurtasun eta higiene gomendio batzuk bete beharko dituzte: segurtasun distantzia mantentzea –metro bat, gutxienez–, maskara jantzita eramatea eta salgai dauden produktuak ez ukitzea.