Kutsatu berririk gabe jarraitzen du Gipuzkoak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 2a, 17:08

Azken datuen arabera, bi pertsona hil dira Koronabirusagatik, Euskal Autonomia Erkidegoan

Osakidetzak egunero ematen dituen datuen arabera, EAEn lau kutsatu berri erregistratu dituzte, PCR testen bidez; lauak, Araban. Horiek barne hartuta, guztira 13.522 kutsatu batu dituzte momentura arte; 2.313, Gipuzkoan; 3.010, Araban eta 7.610, Bizkaian.

Test azkarren datuen arabera, 62 baieztapen berri egin dituzte azken 24 ordutan, eta guztira, 6.372 egiaztapen batu dituzte dagoeneko.

Hortaz, orain arteko positiboen kopuru totala (PCR eta test azkarren kopurua gehituta) 19.894koa da.

Osatutako pertsonen datuak ere jakinarazi dituzte. Azken orduetan 37 pertsona sendatu dira, edo ospitaleko alta jaso dute. Osatu edo alta jaso duten pertsonen kopuru totala 16.547koa da. Sendatu ez direnak, aldiz, %9,0 dira, 1.804 hain zuzen. Atzo hildako bi pertsonak kontuan hartuta, guztira 1.543 pertsona hil dira koronabirusagatik (%7,8).

Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleei dagokienean, solairuko-gelatako hiru ospitaleratze berri zenbatu dituzte, eta Zaintza Intentsiboko Unitatean, berriz, bi pertsona gutxiago daude; guztira 27.