- Telefono bidezko arreta jasotzeko edo aurrez hitzordua hartzeko, 943 37 16 29 telefonora deitu behar dute herritarrek.
- Posta bidez artatua izateko, berriz, mezu bat idatzi behar dute bakeepaitegia@lasarte-oria.eus helbidera.
Bestelakorik iragarri ez bitartean, Lasarte-Oriako Bake Epaitegiak jakinarazi du "egoitza judizialera joatea ezinbestekoa denean soilik" artatuko dituela herritarrak presentzialki, eta aurrez hitzordua hartuta. Telefono eta posta bidezko arreta lehenetsiko du Alarma Egoerak iraun bitartean, eta hura bukatu eta hiru hilabetera arte, gutxienez.