Kirola Lasarte-Orian

Buruntzaldea IKTk denboraldi berrirako izena ematea ireki du

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 1a, 09:40

Buruntzaldea IKT hurrengo denboraldia antolatzen hasi da. Elkarteko igerilari gazteei eta taldearekin bat egin nahi duten herritarrei begira, on-line izena emate epea ireki du

2020-2021 denboraldia prestatzen hasi da Buruntzaldea IKT elkartea eta izena emate epea ireki du bere webgunean.

Elkarteko gaztetxoen entrenamendu orduak jakitera eman ditu. 2013 urtean jaiotako haurrek astearte eta ostegunetan, 17:30etik 18:15era bitarte entrenatuko dute; 2012 urtean jaiotakoek, berriz, astelehen eta ostiraletan, 17:30etik 18:30era bitarte eta azkenik, 2011 urtekoek astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:30etik 18:30era bitarte.

Gainerako adinei dagokionez, entrenamendu orduak elkarteko 696 506 632 telefono zenbakian edo info@buruntzaldeaikt.eus helbide elektronikoan eskuratu daitezke.

Denboraldi berriko informazioa elkarteko webgunean eta sare sozialetan zabalduko da. Informazio gehiago nahiez gero, elkarteko telefono zenbakira deitu eta helbide elektronikora idaztea dute herritarrek.