Zazpi positibo berri erregistratu dituzte Euskadin

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 29a, 15:37

Azken datuen arabera, hiru pertsona hil dira Koronabirusagatik, Euskal Autonomia Erkidegoan

Osakidetzak egunero ematen dituen Koronabirusaren hedapenari buruzko azken datuen arabera, EAEn zazpi kutsa berri erregistratu dituzte, PCR proben bidez; horietatik bakarra, Araban eta gainerako seiak, Bizkaian. Horiek barne hartuta, guztira 13.508 kutsatu batu dituzte momentura arte; 2.314, Gipuzkoan; 3.003, Araban eta 7.602, Bizkaian.

Test azkarren datuen arabera, 50 baieztapen berri egin dituzte azken 24 ordutan, eta guztira, 6.219 egiaztapen batu dituzte dagoeneko.

Hortaz, orain arteko positiboen kopuru totala (PCR eta test azkarren kopurua gehituta) 19.727koa da.

Osatutako pertsonen datuak ere jakinarazi dituzte. Azken orduetan 147 pertsona sendatu dira, edo ospitaleko alta jaso dute. Osatu edo alta jaso duten pertsonen kopuru totala 16.331koa da. Sendatu ez direnak, aldiz, %9,4 dira, 1.865 hain zuzen. Azken 24 ordutan hildako hiru pertsonak kontuan hartuta, guztira 1.531 pertsona hil dira koronabirusagatik (%7,8).

Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleei dagokienean, solairuko-gelatako bi ospitaleratze berri zenbatu dituzte, eta Zaintza Intentsiboko Unitatean, berriz, hiru pertsona gutxiago daude; guztira 25.