Jarduketa horretan esku hartu genuen agenteok argi utzi nahi dugu uneoro norberaren babes material egokia erabili genuela, Udaltzaingoak ohitura duen legez.
Idatzian aipatzen den 25 urteko alabaren baimenarekin sartu ginen mezuaren egilearen etxean, inolaz ere ez, pentsatzekoa denez, baimenik gabe.
Azpimarratu nahi dugu elkarrenganako tratua erabat bidezkoa eta gizalegezkoa izan zela bi aldeen partetik.
Eransteko gehiagorik gabe, ekintza hartan esku hartu zuten agenteak.