Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR testek EAEn bost kutsatu berri baieztatu dituztela jakitera eman du gaurko agerraldian; horietako bat, Gipuzkoan izan da eta gainerako lauak Bizkaian. Horiek barne hartuta, guztira 13.501 kutsatu batu dituzte momentura arte; 2.314, Gipuzkoan; 3.002, Araban eta 7.596, Bizkaian.
Test azkarren datuen arabera, 92 baieztapen berri egin dituzte azken 24 ordutan, eta guztira, 6.170 egiaztapen batu dituzte dagoeneko.
Hortaz, orain arteko positiboen kopuru totala (PCR eta test azkarren kopurua gehituta) 19.671koa da.
Osatutako pertsonen datuak ere jakinarazi dituzte. Azken orduetan 193 pertsona sendatu dira, edo ospitaleko alta jaso dute. Osatu edo alta jaso duten pertsonen kopuru totala 17.895koa da. Sendatu ez direnak, aldiz, %1,3 dira, 263 hain zuzen. Atzo hildako bi pertsonak kontuan hartuta, guztira 1.511 pertsona hil dira koronabirusagatik (%7,7).
Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleei dagokienean, solairuko-gelatako lau ospitaleratze berri zenbatu dituzte, eta Zaintza Intentsiboko Unitatean, berriz, pertsona bat gehiago dago; guztira 28.