Kirola Lasarte-Orian

Ostadar SKTko aurretiko izen-ematea, elkarteko webgunean, gaurtik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 1a, 12:27

Ostadar SKTko jokalariek eta 2020-20121 denboraldiak elkarteako talderen batean hasi nahi duten herritarrek aurreinskripzioa bete behar dute gaurtik ekainaren 21era arte.

Ostadar S.K.T.-k 2020-21 denboraldirako aurretiko izen-ematea egiteko epea gaur zabaldu du. Elkarteko jokalari eta elkarteko talderen baterako kide izan nahi duten gutiek ekainaren 21a arte dute izapidea egiteko.

Gaur egun bizi dugun egoera dela eta, aurten aurretiko izen-ematea Internet bidez egingo dela jakitera eman du elkarteak. Horretarako, elkarteko ostadarskt.eus webgunean esteka bat egongo da, aurreinskripzioa iraun bitartean. Geroago, klubeko kirol atal bakoitza bere kirolariekin harremanetan jarriko da informazio zehatzagoa emateko.

Aurreinskripzioarekin zalantzarik edo arazorik duten herritarrek Geltoki kalea 25ean duen bulegora hurbildu daitezke. Izan ere, ekainaren 1etik aurrera 17:00etatik 19:00etara irekiko baitu Ostadarrek bulegoa.