Honako tresna hauek osatzen dute material sorta hori:
- Metakrilatozko maskara bat
- Gel hidroalkoholiko bat
- Desinfektatzaile bat
- Maskara erabiltzea gomendatzen duen kartel bat
- Aforoa zehazten duen kartel bat, eta 65 urtetik gorakoentzako lehentasunezko ordutegiaren berri ematen duena
Ekimenaren antolatzaileek zehaztu dutenez, egitasmoaren xedea da herriko negozioek "berme handiagoz" ekitea euren jarduerari.