Ministroen Kontseiluak gaur onetsi du COVID-19 pandemiaren ondorioz hildakoen omenez dolu ofiziala deklaratzen duen errege-dekretua eta Lasarte-Oriako udalak bat egingo du oroimenezko ekimenarekin.
Dolu-aldia gaur 00:00etan hasi da eta ekainaren 6ko 00:00etara iraungo du. Epe horretan banderak haga erdian jarrita egongo dira eraikin publiko guztien kanpoaldean.
Horrez gain, gaur, asteazkena 27, eguerdian minutu bateko isilunea egingo da hildakoak oroitzeko. Isilunea Espaniar Estatu osora zabaldu da. Espainiako organo eta erakunde publiko eta pribatu guztiak daude deituak bat egitera, bai lurralde nazionalean baita atzerrian ere; eta, bereziki, herritar guztiak. Errespetua adierazteko ekintza moduan, dauden tokian daudela hildakoen oroimenezko isiltasunezko minutu horretan Espainia osoan jarduera gelditzeko eskaera egin die Gobernuak.
Lasarte-Oriako Alkatetzak ere minutu bateko isilunearekin bat egin dezaten gonbidatu nahi ditu herritarrak, "lantokietako ateetan edo dauden lekuan".