Lasarte-Oriako areto-futbol txapelketak ez dute aurten amaiera festarik izango. Lehengo astean, taldeek txapelketa bertan behera geratzen dela jakin dute.
Txapelketa baliogabetzat eman dute antolatzaileek eta ez da irabazlerik izango. Hori dela eta, antolatzaileek parte-hartzaileei izen-ematearen zati proportzionala bueltatuko diete taldeei.
Squah txapelketa sozialik ere ez da izango. Txapelketako izen ematea ezin izan zen guztiz gauzatu, martxoaren 20an amaitzen zen epea eta ez dute dataz aldatzea aurreikusi.