Koronabirusak 19.392 pertsona kutsatu ditu EAEko hiru lurraldeetan, Osakidetzak eskaintzen dituen datuen azken eguneraketaren arabera. Horietatik 17.417 sendatu dira –23 gehiago azken 24 orduetan– eta 1.500 hil –sei gehiago–. PCR bidez bi kasu berri atzeman dituzte, eta beste lau egiaztatu, test serologiko edo azkarren bidez. Oinarrizko birsorkuntza tasa edo R0 delakoak baten azpitik jarraitzen du EAEn: 0,69, maiatzaren 24ko datuen arabera.
Herriz herriko zifrei dagokienez, Osakidetzak maiatzaren 18ra arteko eguneraketa egin du: Lasarte-Orian 50 pertsonari eragin die koronabirusak, datu ofizialen arabera.