Kutsatu berririk ez dago Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 23a, 16:17

Hamahiru baieztapen berri egin dituzte PCR bidez Euskal Autonomia Erkidegoan. Osteguneko kopuru bera bada ere, atzo, proba gehiago egin zituen Osakidetzak. 

Koronabirusaren pandemiaren bilakaerari buruzko datuak eguneratu ditu Nekane Murga sailburuak, Arantza Tapia sailburuarekin batera eguerdian egin duen agerraldian. 

Atzo, 5.783 proba egin zituzten, 3.731 PCR eta 2.052 test azkar. Alegia, ostegunean baino 559 PCR proba eta 444 test gehiago egin zituzten.

PCR bidez hamahiru kasu berri egiaztatu dituzte, bederatzi, Bizkaian; lau, Araban; eta bat ere ez, Gipuzkoan. Test azkar bidez, aldiz, 118 kasu atzeman dituzte. Guztira, 19.374 lagun eragin ditu COVID-19ak. Lurraldeka banatuta, hauek dira kopuruak: Gipuzkoan, 2.313 kutsatu; Araban, 2.998; eta Bizkaian, 7.567.

Ostiralean, kutsatutako zazpi lagun hil ziren, guztira, 1.494 dira. Osatuak eta alta jasotakoak, berriz, 17.303 dira. Gainerako 577 lagunak oraindik sendatu gabe daude. Ospitaleetako egoera gero eta hobea da. Atzo 33 pertsona zeuden Zaintza Intentsiboko Unitatean, bezperan baino hiru lagun gutxiago. 

2. fasea hasiko du Euskadik astelehenean

Murgak azaldu du Euskadi etapa berrian sartu ahal izango dela ikuspegi epidemiologikotik eta osasun asistentzia gaitasun ikuspegitik baldintza guztiak betetzen dituelako. Esaterako, hautemandako kopurua behera egiten ari da eta kasu berriak nahiz horiek kontaktuak aztertu eta jarraitzeko gai delako. 

Ekonomia Garapen sailburu Arantza Tapiak 2. fase horrek ekarriko dituen zenbait aldaketen berri eman du, nahiz eta hori arautuko duen dekretua datozen orduetan argitaratuko duten.