Lasarte-Oriako Pentsiodunen Koordinakundeak gezurtatu egin du astelehenean, hilak 25, kaleko mobilizazioei berrekingo diela. Ohar batean hainbat hedabidetan zabaldutakoaren kontra agertu dira: "Ez dugu kalean egiten den manifestazio, mobilizazio edo aldarrikapenik babestuko egoera honek iraun bitartean". Berriro helduko diete kalean elkartzea posible denean eta horrek beraientzat arriskurik ez dakarrenean.