Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Koronabirusaren hedapenari buruzko datuen eguneraketa jakinarazi berri du gaur ere.
Datu horien arabera, EAEn 9 kutsatu berri erregistratu dituzte PCR testen bidez; bakar bat ere ez, Gipuzkoan; zazpi, Bizkaian eta bi, Araban. Horiek barne hartuta, guztira 13.442 kutsatu batu dituzte momentura arte; 2.313, Gipuzkoan; 2.990, Araban eta 7.550, Bizkaian.
Test azkarren datuen arabera, 130 baieztapen berri egin dituzte azken 24 ordutan, eta guztira, 5.704 egiaztapen batu dituzte.
Hortaz, orain arteko positiboen kopuru totala (PCR eta test azkarren kopurua gehituta) 19.146koa da.
Osatutako pertsonen datuak ere jakinarazi dituzte. Azken orduetan 277 pertsona sendatu dira, edo ospitaleko alta jaso dute. Osatu edo alta jaso duten pertsonen kopuru totala 16.965koa da. Sendatu ez direnak, aldiz, %3,7 dira, 698 hain zuzen. Atzo hildako hiru pertsonak kontuan hartuta, guztira 1.483 pertsona hil dira koronabirusagatik (%7,7).
Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleei dagokienean, PCR kasu positiboetatik zortzi dira ospitaleratze berriak, eta Zaintza Intentsiboko Unitatean, berriz, hiru pertsona gutxiago daude; guztira 38.