Pilar Calahorra bizilagunak utzi gaitu, 84 urterekin. Pilar larri zauritu zuten, duela 34 urte, 1986ko urriaren 28an, atentatu batean. Atentatu horretan, Rafael Garrido (gobernadore militarra), bere emaztea Daniela eta semea Daniel hil ziren; baita ere Maria Jose Texeira, momentu horretan inguru hartatik igaro zena. Pilarrek hainbat operazio jasan zituen eta makuluak behar izan zituen.
Berriki bisitatu genuenean, emakume maitagarri eta indartsu batekin topatu ginen. Pilarrek atentatuaren lekutik gertu egiten zuen lan, mediku batentzako. Esan zigunez, zorionez, egun hartan ez zen Bretxara joan zaintzen zuen haurrarekin; horixe zen gehien lasaitzen zuena. Amorru eta gorrotorik gabe, etsipenez eta sendotasunez onartu zuen bizitzea egokitu zitzaiona. Goian Bego.