2020-2021 ikasturterako izen ematea ireki du Andre Joakina Enea haurreskolak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 21a, 11:04
Andre Joakina Enea haurreskola. Argazkia: Lasarte-Oriako Udala

Gaur zabaldu du online izena emateko epea herriko haur eskolak, eta ekainaren 8ra arte iraungo du. Aurrez aurreko izen ematea ere egin ahal izango da, ekainaren 1etik 8ra

Abiatu du Lasarte-Oriako Andrejoakinaenea haur eskolak 2020-2021 ikasturterako izen ematea. Ostegunean ireki dute matrikulazio epea, eta jakinarazi dutenez, ekainaren 8ra arte izango da horretarako aukera, bi datak barne hartuta. 

Interesatuek bi bide izango dituzte matrikula egiteko. Batetik, online egiteko aukera izango dute, ekainaren 8ra arte. Horretarako, helbide hau erabili ahal izango dute: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio, edo andrejoakina.lasarte-oria@haurreskolak.comhelbidera idatzita. Aurrez aurre egin nahi dutenek, ordea, ekainaren 1etik 8ra egin ahal izango dute, bi datak barne hartuta, eta 09:00etatik 14:00etarako ordutegian, haurreskolan bertan.