Posta bidez bozka eman nahi dutenei lagundu nahi die Lasarte-Oriako EAJk

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 20a, 15:21

Bi bide jarri dituzte beraiekin harremanetan jarri eta uztailaren 12ko hauteskundeetan bozka posta bidez emateko laguntza eskatzeko: 943 36 34 09 telefonoaren bidez, edo 652 706 820 zenbakira Whatsapp mezu bat bidalita.

Mezu horretan adierazi beharko dira izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze-data eta botoa emateko dokumentazioa jaso nahi den posta helbidea. Eskaerak egin daitezke honezkero.

Iñigo Urkullu lehendakariak asteon iragarri du uztailaren 12an egingo direla Eusko Legebiltzarrerako bozak, igandearekin. Alderdi politikoek maiatzaren 27ra arte aukez ditzakete hautagaitzak; hauteskunde kanpaina, berriz, ekainaren 26an hasiko da, ostiralarekin, 00:00etan. Bozetako mahaiak ekainaren 13tik 17ra aukeratuko dituzte udalerriek. Uneotan bizitzen ari garen osasun krisiak eragozten ez baldin badu, uztailaren 12koak Eusko Legebiltzarreko hamabigarren legealdirako hauteskundeak izango dira uztailaren 12koak. Eusko Jaurlaritzak adierazi du prestatzen ari dela egun horretan herritarrek "berme guztiekin" bozkatu ahal izateko protokolo bat.